XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERTZAINAK AIHERRAN Primaderako bestak hilabete bat et`erdi barne baldin baditugu, herriko bestak ere karraskan hurbiltzen ari zauzkigu Uztailaren 2, 3, 4 eta 5ean iraganen baitira aurten, Hazparnekoen ondotik.

Aurten ere, programa aberats baten mentura izan behar ginuke, Rock gau batekin hasiko baitira.

Hor agertuko dira alabainan Ertzainak taldea bere dizka freskoarekin, bai eta Minxoriak taldea.

Gau hortan berean, sekulan Aiherran izan ez den banda edo txaranga bat ere izan behar ginuke bai eta gaiteroak.

Horra beraz besta horietaz zabaltzen ditugun lehen berriak.

Ondoko astetan, gehixago erran behar ginuke bainan orroit orain beretik egun horietaz.

ONGI ETORRI Hemendik beretik etxe berri eraikitzeak maiz aipatu baditugu, bi gazte, joan den aste hortan, aihertartu zauzkigula salatzen dautzuetegu.

Pierre Mongabure eta Maité Iribarren jaun andereak, beren etxea bururatuxia izanez, herrian plantatzen bait zauzkigu, Hazparneko bizi lekua utziz.

Pierre-k laborantxan lan egiten du eta Maité herriko idazkari da.

Ongi etorri bi herritar berrier.

PIAIA ON Serorak Jerusaleme alderat 10 egunentzat abiatu zauzkigu, ez ezagun arima batek piaia hori eskainirik.

Bakantza on batzu desiratzen diotegu.

Maite Idiart ere, Fermineneko alaba bi urterentzat Thailanda aldera airetu zauku.

Han, Cambodgeko zaurituer laguntza ekarriko du. Kuraia on Maite!.